Ikasturte berriko lehen Irakurleen Txokoa gaur, Herri Bibliotekan
Ikasturte berriko lehen Irakurleen Txokoa egingo da gaur, Markina-Xemeingo Herri Bibliotekan. Beti bezala, saio bi egongo dira: gaztelaniazkoa 17:00etan eta euskarazkoa 19:00etan.Hilabete honetan, Catherine Meurisse idazlearen La Levedad landuko dute, ...
Hilabete honetan, Catherine Meurisse idazlearen La Levedad landuko dute, alde batetik, gaztelaniazko saioko parte hartzaileek. La Levedad-ek Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako erasoaren ostekoak kontatzen ditu, komiki eran. Formatu bereko lana da bai eta ere Rosalinda B. Penforden Quiereme bien: una historia de maltrato aztertuko duten bigarren lana. Rosalind B. Penfold goitizenaren atzean hamar urtean tratu txarrak jasan zituen emakume kanadiar bat dago. Bere bizipenak komikian jaso zituen.
19:00etan, ostera, Iñigo Aranbarriren Apirila liburua izango dute mintzagai. Egungo begietatik aurkezten du Iñigo Aranbarriren laugarren nobelak 1766ko Matxinada, eta orduko matxinatu eta agintarien arteko harremana erakusten du.