Euskal presoen egoerari irtenbidea emateko eskatuko dute zapatuan
Garai berri baten aurrean ate berriak zabaltzeko unea dela aldarrikatuko dute. Bertoko udalerrietatik Donostiara joateko autobusak daude, eta horietarako aurrez izena eman behar daOrain Presoak dinamikak deituta, milaka kilometrora urrunduta dauden eta...
Garai berri baten aurrean ate berriak zabaltzeko unea dela aldarrikatuko dute. Bertoko udalerrietatik Donostiara joateko autobusak daude, eta horietarako aurrez izena eman behar da
Orain Presoak dinamikak deituta, milaka kilometrora urrunduta dauden eta giza eskubideak urratuta dituzten euskal presoen egoerari irtenbidea emateko eskatzeko aldarrikapena egingo dute etzi, Donostian. Orain presoak lelopean, Antiguako tuneletik aterako dira manifestazioan, 17:00etan.Herriz herri autobusak antolatu dituzte, eta horietan joateko aurretiaz izena ematea beharrezkoa da. Esaterako, Bermeon, 14:30ean irtengo da Lameratik, Busturiako San Kristobal auzoko autobus geralekutik 14:45ean, eta Gernika-Lumoko autobus geltokitik 15:00etan. Ondarroan 15:30ean jarri dute irteera ordua, Zaldupen, eta mutrikuarrak, ostera, 15:45ean abiatuko dira goiko biribilgunetik.
Garai berri baten aurrean ate berriak zabaltzeko beharra dagoela aldarrikatuko dute. Dinamikaren ordezkariek zenbait arrazoi eman dituzte bertaratzeko. Euren berbetan, «mendekuak» ezin du espetxe politikaren oinarria izan, eta «urruntze politika ilegalagaz amaitu eta senideak zigortzeari utzi behar zaio». Gaineratu dute larriki gaixo dauden presoek etxean egoteko eskubidea dutela. Manifestaziorako deialdia egin, eta arrazoiak azaltzeko agerraldian esan zutenez, korapiloak askatzeko unea da: «ETAren disoluzioaren ostean ireki den garai berria probestu eta aspaldidanik espero dugun aldaketa gauzatu dadin gure hondar alea jarri nahi dugu. Bakerantz eta elkarbizitzarantz eramango gaituen aldaketaz ari gara. Sufrimendu gehiago sortzeari utzi eta korapiloak askatu zein zubiak eraikiko dituen jendarte baterantz eroango gaituena».