Uharte kaleko obrak hasi dituzte
Gernika-Lumoko Udalak Uharte kaleko zorua egonkortzeko lanak hasi ditu; 21. zenbakitik 23.era arteko tartea hobetuko du. Lan horiek hiru hilabete iraungo dutela jakinarazi du udalak, bai eta 175.031,24 eurokoa dela aurreikusitako aurrekontua ere. Zorua...
Gernika-Lumoko Udalak Uharte kaleko zorua egonkortzeko lanak hasi ditu; 21. zenbakitik 23.era arteko tartea hobetuko du. Lan horiek hiru hilabete iraungo dutela jakinarazi du udalak, bai eta 175.031,24 eurokoa dela aurreikusitako aurrekontua ere. Zorua hormigoi armatuzko harlauzez eta ainguratzez egonkortuko dute, eta zolarria eta zoladura berria jarriko diote bideari.