Ekintzak egingo dituzte Bularreko Minbiziaren Egunaren harira
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da barikuan. Eta horren aurrean, Bermeoko eta Mutrikuko Minbiziaren Kontrako elkarteek bularreko minbiziaz kontzientziatzeko ekintzak antolatu dituzte.Bermeon, esate baterako, zapatuan informazio gune bat...
Bermeon, esate baterako, zapatuan informazio gune bat jarriko dute, 12:00etatik 14:00etara, Lamerako parkean.
Mutrikun, berriz, gaurtik barikura bitartean pankarta ipiniko dute udaletxeko balkoian, «herritar guztiek egunaren berri izan dezaten». Horrez gain, hiru egun horietan, herriko saltoki eta leku publikoetan paparreko arrosak banatuko dituzte. Etzi, gainera, elkarteko kideak Mikel Deuna zahar etxera joango dira, lazoak eta gozokiak banatzera.
Deialdia egiteaz batera, elkarteak gogorarazi du minbiziak jota dauden gaixoei laguntzeko boluntarioak behar direla, «batez ere, gizonezkoak». Boluntarioei buruzko informazioa jaso edota boluntario modura aritu nahi dutenek Eibarko egoitzara deitu ahal dute (943-20 24 94).
Bide beretik, elkarteak Gabonetako loteria salgai ipini du. Herriko farmazietan eta zenbait dendatan dago eskuragarri.