Bost hilabete iraungo dute Pasealekua berritzeko lanek
Espazioa egokitzeko aurrekontua 723.147,32 eurokoa dela zehaztu du udalak. Pasealekuaren itxura bere horretan mantenduko dutela aurreratu dutePasealekuaren itxura berriztatzeko lanak azaroan hasiko dituztela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak. Lanok b...
Espazioa egokitzeko aurrekontua 723.147,32 eurokoa dela zehaztu du udalak. Pasealekuaren itxura bere horretan mantenduko dutela aurreratu dute
Pasealekuaren itxura berriztatzeko lanak azaroan hasiko dituztela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak. Lanok bost hilabete iraungo dutela aurreikusi dute. Espazioa egokitzeko aurrekontua 723.147,32 eurokoa izango da.Herriko leku esanguratsuenetariko bat berriztuko dute lanokin, baina itxura bere horretan mantenduko dutela argi utzi dute. Horrez gain, Pasealekuak izango dituen toki ezberdinak balorean jarri gura dituzte arduradunek.
Azaroan hasiko diren obrekin, besteren artean, Pasealekuko sarbideak hobetuko dituzte. Sarbideak legean dagoen araudia errespetatuz egingo dituztela azaldu dute.
Horrez gain, 4.207 metro karratu dituen lurzorua aldatu egingo dute; horrenbestez, egoera txarrean dagoen zoladura kendu, eta harri granitozko zorua jarriko dute haren lekuan. Horrez guztiaz gain, altzariak berriztatuko dituztela eta arbolak bere tokian mantenduko dituztela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak.
Parte hartze prozesua
Pasilekue Bizirik herri plataformak eta Gernika-Lumoko Udalak Pasealeku proiektuari buruzko parte hartze prozesu bat abiatu zuten duela lau urte inguru; hori eginda, ondorio batzuk atera zituzten. Hala, bilerak egin zituzten ateratako ondorio horiek bermatzeko asmoz.
Aurten, Pasealekua hobetzeko lanei buruz jardun dute. Azkenean, Pasealekuaren izaera mantentzeko lau akordio sinatu zituzten uztailean, eta horiek beteko dituzte orain.
Pasilekue Bizirik taldeak guneak berak daukan izaera mantendu gura zuela esan zuen batzarretan. Alkateak, bere aldetik, azaldu zuen udalak ez diela trabarik jarriko parte hartze prozesuan atera zituzten ondorioei, eta hobetzeko helburuz, aldaketarik egin beharko balitzateke, egingo luketela, «betiere, araudia errespetatuz».