Berriatuko Ugarein Torneoaren finalak jokatuko dituzte, gaur
Ugarein Xistera Zirkuituaren bi torneo erabakita geratuko dira asteburuan. Hain zuzen, gaur Berriatuko finalak lehiatuko dituzte, eta bihar Noaingoak.Aurreko asteko kinieletan onenak izan ziren bikoteak ariko dira zein baino zein gehiago Mendibarren pi...
Aurreko asteko kinieletan onenak izan ziren bikoteak ariko dira zein baino zein gehiago Mendibarren pilotalekuan. 19:30ean hasiko da lehen finala. Izan ere, gazte eta nagusien mailako finalak hartuko ditu.
Maila nagusian, Barinagarrenteria eta Elkorobarrutia bikoteak, Laloo eta Manzi mutrikuarrak izango ditu aurrez aurre. Gazte mailan, Johan Soro- zabal eta Mandiola lehiatuko dira Agirreren eta Mendizabalen aurka.
Noainen, berriz, kanporaketak eta finalak egun berean jokatuko dituzte. 10:30etik aurrera hasiko dituzte kanporaketak, eta finalak, berriz, 18:00etan hasiko dira. Beti bezala, kiniela erara lehiatuko dituzte, eta 15 tantora. Bikoteak erabakitzeko zozketa 09:30ean egingo dutela jakitera eman dute.
Gazte mailan zein nagusietan ,hamaseina puntista ariko dira zein baino zein gehiago arratsaldeko finaletarako txartelaren borrokan.