Dunkerque eta Gernika-Lumoko dantza taldeek bat egingo dute asteburuan

Dunkerque (Frantzia) hiriko K´Danses dantza taldeak eta Gernika-Lumoko Ross dantza eskolak bat egingo dute bi herrien arteko kulturaniztasuna bultzatzeko.

Dantza talde

Biak bonbardatu zituzten gerra garaian, eta gertatutakoa gogorarazteko dantza taldeen arteko kultur proiektua aurrera eraman gura dute. Rosa Rementeria Ross dantza eskolako zuzendariak esan duenez, Frantziako taldea jarri zen kontaktuan beraiekin, eta “pozik” onartu zuen haien gonbidapena.

Elkarlanean prestatutako koreografia bat grabatzea da proiektuaren helburu nagusia, eta dagoenerako abestia eta dantza prestatuta dituztela azaldu du Rementeriak.

Bonbardaketak gogoratzeko Gernika-Lumoko toki esanguratsuen inguruan grabatuko dute ikus-entzunezkoa asteburuan zehar. Urtarrilean Dunkerquera bidaiatuko dute gernikarrek, han estreinatuko baitute bideoa. Dunkerqueko kaleetan dantzatzeko asmoagaz bidaiatuko dutela esan du Ross dantza eskolako zuzendariak.

Zapatuan iritsiko dira herrira frantziarrak, eta egun horretan ongi etorria emango die Jose Mari Gorroño herriko alkateak udaletxean.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend