Done Jakue bideari buruzko bideoa egin du Turismo Mahaiak
Ikus-entzunezkoak Markina-Xemeinera ailegatzen direnei zein bide jarraitu azaltzen die. Irudiak Josu Arraterenak dira, eta musika Iñaki KareagarenaMarkina-Xemeingo Turismo Mahaiak Done Jakue bideari buruzko bideo argigarria argitaratu du. Bideoaren he...
Ikus-entzunezkoak Markina-Xemeinera ailegatzen direnei zein bide jarraitu azaltzen die. Irudiak Josu Arraterenak dira, eta musika Iñaki Kareagarena
Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak Done Jakue bideari buruzko bideo argigarria argitaratu du. Bideoaren helburua da bidea egiten dauden bisitariak Markina-Xemeinera heltzen direnean gidatzea, mapek edota bestelako eskuorriek sortu ahal dituzten zalantzak baztertuz.Ikus-entzunezkoa Josu Arrate eta Iñaki Kareaga markina-xemeindarren irudiekin eta musikagaz osatuta dago. «Bideoa ibilbide horrek erakarrita Markina-Xemein bisitatzen duten guzti- entzat lagungarri izango delakoan gaude», azaldu dute. Hala, ikus-entzunezkoa Markina-Xemeinek turismorako daukan webgunean egongo da ikusgai: www.mxturismoa.eus.
«Egindako ekarpenagatik», Turismo Mahaiak eskerrik beroenak eman nahi izan dizkie Arrateri (Txorixe bideoak) eta Kareagari. «Aurrera begira, webgunea osatzen eta eguneratzen jarraituko du Turismo Mahaiak, eta egiten diren egokitzapen eta aurrerapausoen berri ere emango dugu, aldiro».