Nabarnizko Gizarte Lokala zabalik egongo da ikasturtea bukatu bitartean
2018-2019 ikasturtea bukatu arte Nabarnizko Gizarte Lokala ume eta gazteentzako zabalik egongo dela jakinarazi du Nabarnizko Udalak.
Asteburuetan herriko gazte eta umeek aisialdiko ekintzak euskaraz egin ahal izatera bideratutako lokala da, eta bertaratutakoak pertsona arduradun baten zaintzapean egongo direla jakinarazi dute arduradunek.
Hain zuzen, udalak martxan jarri duen ekintza bost urtetik gorakoei zuzendutakoa dela jakinarazi dute. Hala ere, bost urtetik beherakoak umeak ere geturatu ahal izango direla azaldu du udalak, “betiere ume horiek pertsona batek lagunduta badaude”.
Bertara hurbildu nahi duten herritarrentzat asteburuetan egongo da zabalik Gizarte Lokala; zapatuetan 18:00etatik 21:00etara arte, eta domeketan 17:00etatik 20:00etara bitartean.