Urberuagako auzotarren eskaria izan dela argitu dute udaleko arduradunek, arduratuta ibili baitira auzotik igarotzen diren ibilgailuek eramaten duten abiadura handiaren ondorioz.
Hainbat abiadura murriztaile jarri dituzte auzoan.
Hori ekiditzeko asmoagaz, udalak
hainbat segurtasun neurri hartzea erabaki du. Esate baterako, Gordiz, Estamusu eta Mosune baserrien aurrean gomazko hainbat
abiadura murriztaile jarri dituzte, modu horretara Urberuagatik doazen ibilgailuak astiroago ibiltzea lortzeko.
Ez hori bakarrik, gune horretako
abiadura muga ere gutxitzea erabaki dute, eta orain
20 kilometro orduko abiadurara igaro ahalko dira ibilgailuak. Bukatzeko, Urberuaga eta Baldatika auzoak batzen dituen errepidean ere abiadura murriztailea jarri dute.
Herriguneko segurtasuna. Auzokideek udalari azaldu diotenaren arabera, herriguneetatik zehar aritu arren, autoek eta batez ere kamioiek “abiadura handia” hartzen izan dute. Gune horretan errepide estua egonda, baserriekin eta umeek jolasteko lekuekin, bizilagunek argi eduki dute auzoko segurtasun neurriak hobetzeko beharra egon dela.
Udalak nabarmendu duenez, orain gutxi antzeko neurriak hartu zituzten Landaberde auzoan, eta
datozen hilabeteetan harrobia eta
Ibarra auzoa batzen dituen errepidean ere neurriak hartuko dituztela adierazi dute, hortik igarotzen diren kamioien abiadura murrizteko asmoagaz.