Liligiroa izeneko hiru bertso saio antolatu ditu Lilibertsok, eta lehen saioa bariku gauean egin zuten Kortezubiko txokoan. Asier Galarza muxikarrak eta Julen Erezuma gernikarrak abestu zuten. Eta eskualdeko bi bertsolari horiekin, Beñat Ugartetxea ma...
Liligiroa izeneko hiru bertso saio antolatu ditu Lilibertsok, eta lehen saioa bariku gauean egin zuten Kortezubiko txokoan. Asier Galarza muxikarrak eta Julen Erezuma gernikarrak abestu zuten. Eta eskualdeko bi bertsolari horiekin, Beñat Ugartetxea mallabiarra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra aritu ziren kantuan. Bigarren saioa Muxikako Ariatzako txokoan egingo dute, urriaren 12an, 20:00etan. Ander Elortegi natxituarrak, Julen Ibarguengoitia gernikarrak, Unai Iturriaga durangarrak eta Oihana Bartra bilbotarrak abestuko dute.