Ajangizko Artxube dantza taldean parte hartzeko deia egin dute
Ajangizko Artxube taldean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Barikuro Kultur Etxean elkartzen dira, 18:00etan.Dantza ikasi nahi dutenek telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 94-625 61 79. «Bertoko zein inguruko herrietakoentzat egin d...
Dantza ikasi nahi dutenek telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 94-625 61 79. «Bertoko zein inguruko herrietakoentzat egin dugu deialdia. Denentzako lekua dago, animatu eta etorri!», esan dute dantza taldeko ordezkariek. Hala, 3 urtetik gorako umeek zein gaztetxoek daukate Ajangizen askotariko dantzak ikasteko aukera.
Gainera, dantzak ikasteaz gain, ume eta gaztetxoen artean harremanak estutzeko eta ondo pasatzeko aukera ederra dela gogora ekarri dute. 14 urteko ibilbidea bete du taldeak, eta Ajangizen zein eskualdeko hainbat herritan egiten dituzte dantza emanaldiak; Busturialdeko eta Bizkaiko dantzari egunetara ere joaten dira. «Beste zenbait jarduera ere egiten ditugu elkarrekin, irteerak, adibidez».