Pentsio duinen eske
Ondarroan, kalera atera dira Pertsona Adinekoen Nazioarteko Egunean. Gutxieneko pentsio eskaera eduki dute gogoan. Elkarretaratzea deitu dute datorren astelehenerakoAtzo, Pertsona Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, manifestazioa deitu zuten, Bilbon....
Ondarroan, kalera atera dira Pertsona Adinekoen Nazioarteko Egunean. Gutxieneko pentsio eskaera eduki dute gogoan. Elkarretaratzea deitu dute datorren astelehenerako
Atzo, Pertsona Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, manifestazioa deitu zuten, Bilbon. Ondarrutarrek herrian egin zituzten mobilizazioak. Bizkaiko Pentsionistak Martxan taldeak deitutako ekimenak 300 lagun inguru batu zituen, Alamedan.Honako aldarrikapenak jaso zituzten manifestazioan: 0,25 apurtu. KPI erreferentzia. Gizarte segurantza propioa. Gutxieneko pentsioa 1.080 euro. Deia 12:00etarako eginda zegoen, eta ibilbidea eta oihukatuko zituzten leloak adostu ostean, manifestazioari ekin zioten. Eskariekin bat egin zutenek herriko kaleak zeharkatu zituzten Pen- tsionistak aurrera eta Jo ta ke, lortu arte leloak behin eta berriro errepikatuz. Pentsionistak Martxan taldeak aurreratu duenez, mobilizatzen jarraituko dute: astelehenetako elkarretaratzeei eutsi egingo diete.
Beste alde batetik, nagusien balioaz eta haien eskubideeen defentsaren garrantziaz jabetzeko antolatu duten Gipuzkoako Nagusien Bira gaur helduko da Mutrikura. 10:30ean elkarretaratzea egingo dute, Goiko Plazan, eta Jose Angel Lizardi alkateari Gipuzkoako nagusien manifestua emango diote.