Elkarretaratzeak deitu dituzte herririk herri, hilketa matxista salatzeko
Bilbon hil zuten emakumearen bikotekidea Mutrikun atxilotu dute, hilketa leporatuta. Mutrikuko Udalak adierazpena kaleratu du esanez herrian erasotzaileei ez zaiela babesik emangoMugimendu feministak deituta, elkarretaratzeak egin zituzten, atzo, azken...
Bilbon hil zuten emakumearen bikotekidea Mutrikun atxilotu dute, hilketa leporatuta. Mutrikuko Udalak adierazpena kaleratu du esanez herrian erasotzaileei ez zaiela babesik emango
Mugimendu feministak deituta, elkarretaratzeak egin zituzten, atzo, azken hilketa matxista salatzeko. Martitzenean izan zen hilketa, Bilbon, eta Mutrikun atxilotu zuten ustezko hiltzailea, egun berean. Mutrikuko Udalak adierazpena plazaratu zuen, herrian erasotzaileak ez direla babestuko gogoratuaz.Atzo Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun, Ondarroan, Ean eta Bermeon egin zituzten elkarretaratzeak, eta gaur Gernikan, Aulestin eta Berriatuan batuko dira, 19:30ean; azken herri horretan, gainera, elkarretaratze zaratatsua egingo dute, «kazulara eta guzti».
Hilketa matxista
Hilketa matxista martitzen eguerdian gertatu zen, Bilbon. Maguette Mbeugou 25 urteko emakumea hil zuten. Senarraren aurkako salaketa jarrita zegoen Bilboko Udaltzaingoan, genero indarkeriagatik. Hark hil zuela uste du Ertzaintzak; emakumeak lepoa moztua zuen, eta hainbat zauri zituen gorputzean. Emakumeak bi ume zeuzkan, eta hilketa gertatu zenean umeak etxean zeudela baieztatu du Segurtasun Sailak.
Bikotekidea Mutrikuko Madalena auzoan atxilotu zuten, arratsaldean, hilketa leporatuta. Hilketaren aurrean, Mutrikuko Udalak herrian emakumeen eskubideak errespetatzearen alde lan egingo duela esan du. «Mutriku ez da inoiz inolako erasotzaileren babesleku bihurtuko, eta udalak lan egingo du gure udalerrian bizi diren emakume guztien eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen», adierazi dute agiri baten bidez.
Arrazoi horregatik, Emakumeak Mutrikun Abixan elkarteak atzo antolatu zuen elkarretaratzearekin bat egin zuen.