18. Azoka Ekologikoa eguzkipean ospatu dute
Eguraldi ederrak lagunduta aritu ziren zapatuan Busturian. Urtero legez, herriko eta inguruetako jendea ibili zen Axpe auzoan ospatzen duten Azoka Ekologikoan, eta giro politaz gozatu zuten. 24 ekoizleren produktuak probatzeko eta erosteko aukera eduki...
Eguraldi ederrak lagunduta aritu ziren zapatuan Busturian. Urtero legez, herriko eta inguruetako jendea ibili zen Axpe auzoan ospatzen duten Azoka Ekologikoan, eta giro politaz gozatu zuten. 24 ekoizleren produktuak probatzeko eta erosteko aukera eduki zuten, baita Busturiko boluntarioek egindako talo eta txorizoa dastatzekoa ere. Musika eta dantzak ere ez zituzten faltan bota. Ohikoa denez, herriko txistulariak, trikitilariak eta Irrintzi Alai Dantza taldeak aritu ziren azoka alaitzen.