Urdaibaiko kobak ezagutzera irteera egingo dute etzi
Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak Urdaibaiko kobak, leizeak, urzuloak eta ubegiak deritzon irteera antolatu du etzirako. Goi Zalekoek adierazi dutenez, eskualdeko kobak bisitatzera egingo duten bigarren etapa izango da. Zehatz esanda, iaz egin beha...
Hitzordua 07:30ean ipini dute Gernika-Lumoko autobus geltokian, eta handik Nabarnizko Zabaleta auzoraino joango dira autobusean. Zabaletara helduta, honako ibilbidea jarraituko dute: Berengarai, Kurtziagana, Goiko Atxa, Bustarrigan, Ondoko pista, Gerenda mendia, Ereño (Elexalde), Muruetagana, Oxigana, Larragane, Garategana, Armotxeko lepoa, Ondobakozulo, Olagorta, Argatxakourzuloa, Portu, Zollo, Arteagako gaztelua eta Gautegiz Arteaga.
Gautegiz Arteagan, berriz, nahi dutenek itzulera autobusa hartzeko (13:45ean, Urdaibai Bird Centerreko aparkalekuan) edo azken kilometroak oinez egiteko aukera edukiko dute, erreka ondoko pasealekutik zehar Gernika-Lumora.
Hainbat koba, leize, urzulo eta ubegi bisitatuko dituzte. «Koba bakoitzaren aurrean geldialdiak egiten joango gara, eta azalpenak emango ditugu». Besteak beste, Nabarnizko Gurutzeganeko eta Goiko Atxeko kobak arkeologia aztarnategiak, Ereñoko Potoko leizea eta Arestiko koba edo Gautegiz Arteagako Armotxeko kobetatik igaroko dira.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, bakoitzak bere jatekoa eta edatekoa eraman beharko ditu irteerara.