Urdaibai Portugaleteko banderatik kanporatuta, arautegia hausteagatik
Domekako Eusko Label Ligako azken jardunaldian, Portugaleteko XLIV Bandera El Corte Inglesen Urdaibai Aviak hamalauko okerra erabili zuela jakitera eman zuen atzo Traineruen Kluben Elkarteak.Lehiaketa Araudiko 34.3 artikuluak dioen bezala, gutxienez za...
Lehiaketa Araudiko 34.3 artikuluak dioen bezala, gutxienez zazpi arraunlari propio izan behar dira hasierako hamalaukoan, eta diotenez, talde bermeotarrak erabilitakoan sei egon ziren bakarrik.
Modu horretan, TKEko Lehiaketako Epaile Bakarrak, eta Lehiaketa Araudiko 34.3 artikuluaren arabera, Urdaibai Avia kanporatuta gelditu da 44. Bandera El Corte Inglesetik, eta, horrenbestez, jardunaldi hartan egindako bosgarren postuagatik lortutako puntuak eta sariak galdu ditu.
Bermeoko klubak bi egun ditu helegiteak jartzeko.
Hala eta guztiz ere, argitu dutenez, zigor horrek ez du aldaketarik eragin ez sailkapen orokorrean ez eta ere Eusko Label Ligako titulua lortzean.