Udal euskaltegiak jaso du zuzeneko udal zerbitzuen baloraziorik onena
7,15eko puntuaketagaz lortu du Aita Villasante Udal Euskaltegiak zuzeneko udal zerbitzuetatik hobeena izatea. Bataz beste, 6,15 puntu jaso dituzte Gernika-Lumoko udal zerbitzuek.2018ko martxoaren 12tik 16ra inkesta zabala egin zuen soziologia enpresa b...
2018ko martxoaren 12tik 16ra inkesta zabala egin zuen soziologia enpresa batek udalerrian; guztira, adin guztietako 451 herritarrek parte hartu zuten.
Datu esanguratsuak
Gernika-Lumoko udal zerbitzu guztiek «5 puntuko langa gainditzea» lortu dutela azaldu du Marisa Aldamizetxebarria euskara zinegotziak. Zerbitzu guztien bataz bestekoa, berriz, 6,15ekoa da. Zortzi zerbitzuk lortu dute datu hori gainditzea; beste zortzi geratu dira nota baxuagoagaz.
Kale garbiketak eta lorezaintza zerbitzuak 7,21eko nota jaso dute, baina horiek ez dituela udalak zuzenean kudeatzen azaldu du Aldamizetxebarriak. Horrela, udalak zuzenean kudeatzen dituen zerbitzuetatik baloraziorik onena lortu du euskaltegiak. Bi herritarretatik batek ezagutzen du zerbitzua, eta hori «normala» dela aitortu du zinegotziak: «55 urtetik gorakoek ez dute zerbitzu horren premiarik izan, zoritxarrez, garaiko egoera soziolinguistikoagatik».
Aita Villasante Udal Euskategiaren balorazioak «bikaineko joera» duela gehitu du Josu Erkiaga zuzendariak. 35. ikasturtea da aurtengoa, eta jasotako datuek «pozez betetzen» dituzte.