Dzanga Itsas Kayak Txapelketa lehiatuko da etzi Lekeition
Dzanga piragua taldeak antolatuta Itsas Kayak Txapelketa lehiatuko da etzi Lekeitioko Isuntza hondartzan. Lehenengo norgehiagoka 2013 urtean antolatu zuen taldeak eta aurtengoa Dzangak antolatzen duen seigarren itsas kayak txapelketa izango da.Aurten, ...
Aurten, piraguismo elkarteak XIV. Euskadiko Itsas-kayak kopa lehiatzen ari dira. Guztira, zazpi lehiaketak osatzen dute kopa, eta Lekeitioko zeharkaldiak emango dio amaiera txapelketari.
Modalitate ezberdinetako parte hartzaileak batuko dira Lekeition. Surfski modalitatean 13 kilometro egin beharko dituzte palistek. «Isuntza hondartzatik irten eta Bedaronako punta edo Apikale mutur parera arte heldu eta gero, buelta eman eta Endai ingurura joan beharko dira, zehazki Andaparri Puntara, eta berriro ere irlari buelta eman ostean, Isuntza hondartzara itzuli beharko dira», azaldu dute Dzanga taldekoek.
Piragua tradizionala erabiliko dutenak, berriz, 9 kilometro osatu beharko dituzte: «Bedaronara joan eta buelta berriro Isuntza hondartzara».
Guztira, 30 bat kirolari egongo direla aurreikusten dute antolatzaileek, eta jakitera eman dutenez, Dzanga taldeko bik parte hartuko dute lehian: Gorka Plazak eta Joseba Iturraspek. «Dena ondo irteteko Gurutze Gorria eta antolakuntzako ontziak ibiliko dira kirolariei laguntzen», zehaztu dute.
Sailkapena
Bi sailkapen egongo direla azaldu dute antolatzaileek: klubeka eta bakarka. Parte hartzaileak 12:00etan irtengo dute Isuntza hondartzatik eta sari banaketa berriz, 14:00etan izango da. Kopaua egongo da amaitzeko.