Bermeoko kaleak euskal kantuz alaitzera datoz kantuzaleak

Bermeoko Kanta kanta lorue kantagunekoak eta Gernika-Lumoko Urdaibai Kantari taldekoak Bermeoko kaleak euskal abestiz betetzeko prest daude. Bihar elkartuko dira. Hitzordu berezia izango da, izan ere, bermeotarrek egindako gonbidapena tarteko, eskualdeko bi taldeok talde legez bilduko diren lehen aldia izango da.

Haiekin batera ibiliko dira Bilboko eta Donostiako kantaguneetako kide batzuk ere, “lagunak direlako eta harremanak dituztelako”, Ana Mari Ordoñez Urdaibai kantaguneko kideak azaldu duen modura. Denetara, 100 lagun inguru batuko dira.

Goizean zein arratsaldean ariko dira kantu jiran, eta tartean, bazkaritarako tartea hartuko dute. 100 lagunentzako lekua zegoen, eta kopurua bete da.

Mari Karmen Elorriaga eta Josu Erezuma zuzendarien artean adostu dute errepertorioa. Euskal kantu herrikoiak eta Bermeokoak abestuko dituzte; azken asteetan, gogotsu aritu dira horiek guztiak entsegatzen. Eta entsegu aretotik kanpo, jiran ondo pasatzeko prest daude. Musika lagun, egun ederra igaro, eta euskal kantak mantentzea eta zabaltzea eta euskara bera mantentzea izango dute helburu.

Gernika-Lumon izango dute bi kantaguneek eskualde mailako hurrengo hitzordua: urriaren 6an Euskal Jaian elkartuko dira, Euskal Herriko beste hainbat kantaguneetakoekin batera.

BIHARKO EGITARAUA:

  • 11:45. Ongietorria Euskotren tren geltokian Urdaibai Kantari taldeari.
  • 12:00. Taraska plazan elkartu, eta lehen abestiak abestu.
  • 12:15. Pintxo jana, Eskoikiz kalean.
  • 13:00-14-45. Kantu jira portutik eta Lameratik.
  • 15:00. Bazkaria, Kafe Antzokian.
  • 17:00-18:00. Bazkari osteko kantuak.
  • 18:00-19:30. Kaleri kale, azken kantu jira, goiko kaleetatik portu zaharreraino. Azken agurra Lameran, Nestor Basterretxea gunean.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend