Baraiazarra eta Motrollo nagusitu dira Nabarnizko zaldi probetan
Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetarako puntuagarria den Nabarnizko 49. Zaldi Proba Txapelketa lehiatu dute irailaren 14tik 18ra bitartean. Baraiazarrak eta Motrollok irabazi dute. Aipatu bost egunotan, hamasei zaldik parte hartu dute txapelketan;...
Aipatu bost egunotan, hamasei zaldik parte hartu dute txapelketan; horietatik sei kinttopekoak izan dira, eta gainontzeko hamarrak, libreak. Baraiazarra maumetarra libreetan izan da irabazlea, eta kinttopekoetan, onena izan da Motrollo munitibartarra. Hain zuzen, barikuan eta zapatuan kinttopeko zaldiak aterako ziren Nabarnizeko frontoiko probalekura, eta hurrengo hiru egunetan, aldiz, librean aritzen direnak. Txapelketa Nabarnizko harriagaz lehiatu dute.
Kinttopekoei dagokionez, 62 untza eta 1,16 metroko markagaz nagusitu da Motrollo. Zumaiako Talaia Jatetxea sailkatu da bigarren, 55 untzagaz. Hirugarren eta laugarren sailkatuen artean alde estua egon da; herriko Nabarniz Jatetxeak lortu du hirugarren postua, 53 untza 3/4 eta 4,95m-ko lana eginda, eta Bermeoko Aurrekoetxea Anaiak laugarrenak 53 untza egin ditu. Bestalde, libreetan 68 untzako markagaz loru du garaipena Baraiazarrak. Untza bakarreko aldea atera dio Koba aulestiarrari. Hirugarren postua ere Aulestira joan da; 60 untza eta 2,60 m-ko marka egin du Juan Uriartek. Nabarniz Jatetxea hirugarren postutik hurbil geratu da, 59 untzagaz.