Ager Solabarrietak Frantziako tiro txapelketan parte hartuko du
Irailaren 22tik 30era, Frantziako mundu mailako tiro lehiaketa izango da, Cháteaurouxen (Frantzia), eta Ager Solabarrieta ondarrutarrak ere parte hartuko du, tiro egokituan, Maite Badiola laguntzaileagaz: etzandako modalitatean, irailaren 25ean; eta z...
Tiro egokituan aritzen diren munduko tiratzailerik onenak batuko dira, guztira, 221 lagun. Solabarrietak bihar goizaldean irtengo du Frantziaruntz. Irailaren 24an, etzandako tiro espezialitaterako entrenatuko du, eta 25ean txapelketa jokatuko du. Irailaren 26an, zutikako tiroketarako entrenatuko du; eta 27an, txapelketan arituko da.
Solabarrietak dionez zutikako espezialitateko finalean sartzeko aukerak dauzka, horixe delako bere espezialitatea. «Neure buruan konfiantza edukitzea, eta lasaitasuna dira gakoak».