Yaalah elkartea, erronka berriei begira
Yaalah elkarteak deituta, aurreko barikuan, hilak 14, batzar irekia egin zuten, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Bir ganduz 2018 proiektuaren berri emateko eta azaroaren 30etik abenduaren 8ra saharar kanpamentuetara egingo den bidaiaren berri emateko. Au...
Yaalah elkarteak deituta, aurreko barikuan, hilak 14, batzar irekia egin zuten, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Bir ganduz 2018 proiektuaren berri emateko eta azaroaren 30etik abenduaren 8ra saharar kanpamentuetara egingo den bidaiaren berri emateko. Aurreratu zutenez, herriko ikastetxeak ere inplikatzea da asmoa, saharar kanpamentuetako eskoletarako behar izaten den materiala lortzeko. Era berean, botikak ere batu nahiko lituzkete. «Izan ere, hezkuntza eta osasuna dira lehentasunezko arloak Saharan», adierazi dute. Bidaian parte hartu nahi dutenek 628 98 68 39 telefonora deitu edo
yaalahelkartea@gmail posta elektronikora idatzi behar dute.