Urriaren 1era arte aurkez daitezke txosna jartzeko eskaerak
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, urriaren 1era arte aukez daitezke Urriko Azken Astelehenean txosna jartzeko eskaerak.Hilaren lehenengo eguneko eguerdiko 15:00ak baino lehen egin diren eskaerak bakarrik onartuko dituzte, eta horiek udaletxeko H...
Hilaren lehenengo eguneko eguerdiko 15:00ak baino lehen egin diren eskaerak bakarrik onartuko dituzte, eta horiek udaletxeko Herritarrei Harrera Zuzena zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte interesatuek. Jaurlaritzaren elkarteen erregistroan izena emanda egon behar dira parte hartu nahi dutenak.
Zozketa urriaren 4an egingo dute, udaletxeko batzar aretoan, 13:00etan.
Urriko Azken Astelehenean salmenta postua jartzeko eskaerak, bestalde, urriaren 11ra arte egin daitezke, eta inprimakia udal webgunean eskuratu daiteke. Datu guztiak beteta, Udal Erregistroaren bulegoetan entregatu behar da eskuorria, 08:00etatik 13:00etara.
Iaz, zortzi txosna
Zortzi izan ziren iazko Urriko Azken Astelehenean jarri ztuzten txosnak: Gernika Off Road, Arkupe pilota taldea, Gernika saskibaloi taldea, Gernika Futbol taldea, Arin-Arin atletismo taldea, Jai Alai, Rugby taldea eta EHNErenak izan ziren, hain zuzen ere. Foru plazan, Ciutat de Berga kalean, Juan Calzada kalean, Pasealekuan, Saraspen, Alhondiga kalean eta San Juan Ibarran egon ziren kokatuta txosna horiek.