Lumoko Kronoigoera egingo dute aurtengo Bizikleta Astean
Bizikleta Astea ospatuko dute aurten zortzigarren urtez Gernika-Lumon, eta bihartik astelehenera bitartean, pedalkadak emateko hainbat aukera izango dituzte herritarrek.Aixerrotape Txirrindulari Elkarteak antolatutako asteak, aurten ere, Autorik Gabek...
Aixerrotape Txirrindulari Elkarteak antolatutako asteak, aurten ere, Autorik Gabeko Nazioarteko Egunagaz bat egingo du. «Bizikletak gehiago erabiltzea, eta autoa alde batera uztea bilatzen dugu», esan dute arduradunek.
Aurten, berrikuntza modura, Lumoko kronoigoera antolatu du Aixerrotapek; Pasealekutik hasita, Lumorainoko bidea egingo dute. Lehenengo umeen lasterketa egingo da, eta, ostean, lagun artekoa. «Ondo pasatzeko eta barre egiteko aukera paregabea da». Dagoeneko 30 pertsonak eman dute izena, baina gaur ere badago horretarako aukera (izena emateko azken eguna da), aixerrotaze@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Martxa txiki solidarioa domekan egingo dute, eta ordubeteko iraupena izango du kalez kale egingo den ibilbideak. Parte hartzeko, kilo 1 janari eramatea beharrezkoa da, Gurutze Gorriari laguntzeko.
Astelehenean, Bizikleta Asteagaz amaitzeko, tailerrak egingo dituzte Pasealekuan. Basati Biken eskutik, bizikletaren mekanika jorratuko dute parte hartzaileek.