Igerilekua itxita egongo da urriaren hasierara arte
Lekeitioko Udala igerilekuan egiten ari den konponketak direla eta, zerbitzua ez da egongo erabilgarri urriaren lehen egunetara arte. Bitartean, Ondarroako eta Markina-Xemeingo igerilekuak erabili ahalko direla jakitera eman dute, beti ere bazkide txar...
Lekeitioko Udala igerilekuan egiten ari den konponketak direla eta, zerbitzua ez da egongo erabilgarri urriaren lehen egunetara arte. Bitartean, Ondarroako eta Markina-Xemeingo igerilekuak erabili ahalko direla jakitera eman dute, beti ere bazkide txartela erabilita. Igerilekuaren ontzia iragaitz bihurtzeko lanak eta igerilekuaren eta aldagelen mantentze lanak egiten ari dira, urtean osoko erabileragaz sortutako kalte txikiak konpontzen, hain zuzen.