Hamar mutrikuarrek parte hartuko dute Gazte Robotika Txapelketan
Gazte Robotika-Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa jokatuko dute zapatuan, Ermuko Izarra Centren. 8 eta 16 urte bitarteko Debabarreneko zortzi udalerrietako 100 bat gaztetxok eman dute izena txapelketan 41 taldetan banatuta, eta horietatik hama...
Debabarreneko herrietan egin diren tailer teknologikoetan parte hartu dute gazteek, eta tailer horietan diseinatu eta programatu dituzten robotekin lehiatuko dira.
Txapelketaren aurkezpen ekitaldia atzo egin zuten Ermuan, eta bertan «ikasleen artean sormena eta talentu berritzailea bultzatzearen garrantzia» nabarmendu zituzten. Egitasmoaren helburua, bestalde, gaztetxoen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekiko interesa piztea dela gaineratu zuten.
Txapelketari dagokionez, erronka berriak ezarri dituzte gazteen artean sormena eta soluzio teknologiko berritzaileak garatzeko gaitasuna sustatzeko.
Txapelketak bi kategoria edo erronka izango ditu aukeran. Eta bertan, gainera, tailer teknologikoak eta robot kolaboratiboen erakustaldia ere egingo dituzte.