Zazpigarren liga garaipena merezitako moduan ospatu zuten atzo Urdaibai arraun elkarteko kideek. Azken hiru urteotan TKE ligaren koroa Bermeora ekarri dute, aurrekoetan moduan, oraingo honetan ere harrera beroa jaso dute. Beste behin, Lamera txiki geratu zen.
Denboraldi honetan egindakoa “legoien lana” izan dela adierazi zieten arraunlariei. Behin eta berriro txalo zaparradak eta animo oihuak entzun ziren, eta momentu hunkigarriz betetako ekitaldia izan zen atzo iluntzekoa. Ligako koroagaz batera, arraunlariak denboraldi honetan lortutako 11 banderekin igo ziren agertokira.
Idurre Bideguren Bermeoko alkateak Urdaibaiko familia izan zuen hizpide: “Familia bat gara; Bermeoko arraunzaleok baino asko gehiago da Urdaibai. Bermeotarrak eta Bermeotik kanpokoak , Urdaibai eta Bermeo bihotzean sentitzen dugunak jende asko gara, eta zuoi denoi zorionak lortutakoagatik, eta eduki dugun denboraldiagatik”. Arrauna konpetizio bat baino asko gehiago dela esan zuen: “Arrauna bizi dugu, arrauna kultura da, herririk herri ibiltzea da”. Azpimarratu zuen, beste denboraldi batez erakutsi dutela afizio hori bizi-bizirik dagoela, eta ospatzeko eguna zela.
Zoriontzeagaz batera, Urdaibaiko arraunlarien zein gainontzeko taldekideen kiroltasuna eta profesionaltasuna goraipatu zituen Bidegurenek. “Eta garrantzitsuena, zelako pertsonak diren. Momenturik txarrenetan ere erakutsi dute altxatzen dakitela, eta irabazten dakitela”.
Eneko Bilbao eta Lur Uribarren patroiak, ligako koroagaz.
Joseba Fernandez entrenatzaileak ere arraunlarien lana eta nortasuna nabarmendu zituen, eta esker ona adierazi zien Lameran bildutakoei. “Hemen 11 bandera daude, baina horiek lortzea baino gehiago da zuok hemen gure aurrean egotea. Hori bai dela bandera handia irabaztea. Zuek hemen edukitzea eta zuen babesa sentitzea”.
Talde bermeotarrean beste urte batez jarraituko duen entrenatzaileak banan-bana aurkeztu zituen arraunlariak. “Plazer bat izan da jende honekin egunero jardutea.; jo eta txiki gure helburuak betetzeko lan egitea”. Hunkituta, bizitako urtea gogoratu zuen, eta momentu txarretan beren lekuan egoteko eta Urdaibairen izena goi-goian mantentzeko kapaz izan direla azpimarratu zuen. Halaber, euren atzean lanean ari diren gainontzeko taldekideentzat ere esker oneko berbak izan zituen Fernandezek.
Azaroaren 5ean hasiko dira hurrengo denboraldia prestatzen.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.