Sollube 707 mendi taldeko kideak nagusitu dira Bizkaiko bost Deiadar mendiak batu dituen 200 kilometroko proban.
Romano heldu zen lehenengo Gernika-Lumoko helmugara; 31 ordu, 50 minutu eta 34 segundoko denbora markatu zuen. Zornotza MTko Jose Gabriel Ruiz-ek (34:07:36) eta OS2O Team taldeko Arkaitz Galindez Markina-Xemeingo bizilagunak (34:51:20) osatu zuten podiuma.
Garcia 21. postuan sartu zen sailkapen orokorrean. Bermeotarrak 44 ordu, 22 minutu eta 51 segundoko marka egin zuen. Hankaluze trail taldeko Maria Ines Iturricastillok (51:36:56) eta Sp3 klubeko Arantxi de la Fuentek (55:41:37) osatu zuten podiuma.
Romano eta Garcia podiumean, bigarren eta hirugarren sailkatuekin.
Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak.
Bestalde,
105 kilometroko Bocineros-Deiadar Xtreme lasterketan Oihane Perez gernikarrak lortu zuen garaipena (sailkapen orokorrean zortzigarren helmugaratu zen). 15 ordu, 2 minutu eta 47 segundotan burutu zuen proba. Haren atzetik sailkatu zen
Irantzu Onaindia gernikarra, 16 ordu, 52 minutu eta 28 segundoko denboragaz. Aipatu bi gernikarrak bakarrik lehiatu zuten lasterketa.
Mutilen podiumari dagokionez, Race Land taldeko Dani Agirre nafarra izan zen azkarrena; 11 ordu, 21 minutu eta 32 segundotan egin zuen 105 kilometroko lasterketa. Iokin Garai sailkatu zen bigarren, 11 ordu, 35 minutu eta 30 segundoko denboragaz, eta Adur Luluaga izan zen hirugarrena (12:16:26).
45 kilometroko
Deiadar Maratoia, berriz, Trail Team Bizkaia taldeko David Martinek eta Burumendi MEko Oihana Cortazarrek irabazi zuten. Martin proba hasi eta 4 ordu, 5 minutu eta 27 segundora helmugaratu zen, eta haren atzetik heldu zen Kortazar (4:10:00).
Gizonezkoen podiuma Martinen taldekide Iker Etxebarriak (04:20:46) eta Indamendi taldeko Mikel Etxeberriak (04:21:30) osatu zuten. Emakumezkoetan, Race Land taldeko Aroa Sio sailkatu zen bigarren (05:01:21) eta Kantsatzeke mendi taldeko Iratxe Alonso geratu zen hirugarren (05:29:35)
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak hiru modalitateetako lehen sailkatuei harrera egin zien atzo, Batzarretxean.
Aipatu hiru distantzietan 300 bat parte hartzaile egon dira; 93 korrikalarik lehiatu dute probarik luzeena. Horiek 10:00etan atera ziren barikuan Gernika-Lumoko Pasealekutik, Oiz, Sollube, Ganekogorta, Gorbeia eta Kolitza mendiak zeharkatzeko erronka betetzera.
105 kilometroko lasterketaren parte hartzaileak, berriz, 23:00etan abiatu ziren (99 korrikalari abiatu ziren eta horietatik 67 korrikalarik amaitu zuten). Hala, atzo 09:00etan hasi zuten maratoia, eta 92 korrikalari abiatu ziren (horietatik 88 korrikalarik amaitu zuten). Hain zuzen ere, hiru modalitateetan Busturialdeko herritar askok parte hartu.
Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa ekitaldia Pasealekuan. Aurretik, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak ondo etorria eman zien hiru modalitateetako lehenengo sailkatuei, Batzarretxean. Omenaldi horretan, ohorezko aurreskua eskaini zieten eta Ohorezko Liburuan sinatzeko aukera izan zuten.