Gazteluko Takone denda eta Mañuko azken artzaina omendu dituzte Bermeon
Santa Eufemia egunez, gaur, Xixili agurtuko dute bermeotarrek. Hamar egun luze eta gero, gauean erreko dute Xilili, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista.
Baserritarrei esker ona adierazteko eguna da Santa Eufemia, eta goizetik hasi dute eguna bermotarrek. 9:00etatik aurrera hainbat produktu dastatzeko aukera izan dute, bai eta abereen erakusketak ikusteko aukera izan ere.
Eguraldia lagun izan dute, eta Gazteluko Takone denta eta Mañuko azken artzaina izan zen Sasiain Ayestaran omendu dituzte Santa Eufemia enparantzan. Udalbatzako kideak eta herritarrak kalejiran heldu dira bertaraino. Omenaldiaren ostean, balkoitik balkoira bertso saioa eskaini dute.
Lamerako nekazal azokan, eta Taraskako abereen erakusketan jendearen joan-etorria etengabekoa izan da goiz osoan zehar.
Euskal Oiloaren IV. Txapelketa hartu du Bermeok, eta sari nagusia David Munzuriren oilar gorriak eraman du; 96 puntu eskuratu ditu 25. kaiola egon den Bizkaiko txapeldunak. Txapelketan 100 bat oilo egon dira, eta mota bakoitzeko sariak ere banatu dituzte.