Axi Muniain surflariak eskolak emango ditu VII. Surf Egunean
Artzabal Surf Elkarteak antolatuta, VII. Surf Eguna ospatuko da bihar, Mendexako Karraspio hondartzan. Surf ikastaroak, tailerrak eta musika izango dira jaiaren muinaVII. Surf Eguna hartuko du Mendexako Karraspioko hondartzak bihar. Artzabal Surf Elkar...
Artzabal Surf Elkarteak antolatuta, VII. Surf Eguna ospatuko da bihar, Mendexako Karraspio hondartzan. Surf ikastaroak, tailerrak eta musika izango dira jaiaren muina
VII. Surf Eguna hartuko du Mendexako Karraspioko hondartzak bihar. Artzabal Surf Elkarteak antolatutako egunak surf ikastaroak, Axi Muniainen master class-a, Andoni Bastarrika eta Carlos Arrola artisten tailerrak, surf txapelketa eta Rock and Roll Express taldearen kontzertua eskainiko ditu, besteak beste.Surf egiten ikasi eta surfagaz gozatzeko aukera izango dute txiki eta handiek doan. 11:00ak orduko eman beharko dute izena parte hartzeko.
Egun osoko jaiak gonbidatu berezia izango du: Axi Muniain surflaria. Eta zarauztarragaz eskolak jasotzeko aukera ere edukiko dute surf zaleek. Master class ikastaroa eta surf eta bodyboard expression saioa eskainiko ditu surflari ezagunak arratsaldean. Bestalde, Txiki Surf Txapelketa lehiatuko dute gaztetxoek eguerdian; sari banaketa iluntzean egingo dute.
Urtero modura, surfa izango da jaiaren muina, baina itsasoaren eta naturaren inguruko gaiak era landuko dituzte, artearen bidez. Hala, eskuekin eta makilatxo eta luma baten laguntzaz, hondarrezko animaliak sortzen dituen Andoni Basterrikaren obraren hasieragaz emango diote egunari hasiera, eta arratsaldean, berriz, hondarrezko eskulturak egiten ikasteko aukera egongo da sortzailearen eskutik.
Horrez gain, Carlos Arrola artista plastiko eta surflari bizkaitarrak hondar hondakinen sormen tailerra emango die adin guztietako parte hartzaileei.
Txosna eta musika egongo dira egun osoan, eta eguna festagiroan amaitzeko, Rock and Roll Express taldearen kontzertua egongo da 19:00etatik aurrera.