1. mailako txapelketaren kanporaketa jokatuko du Mugertza II.ak
Euskal Herriko lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dute, etzi, Lakuntzako (Nafarroa) pilotalekuan. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da, eta Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak bertan parte hartuko du.Mugertza II.ak honakoen aurka e...
Mugertza II.ak honakoen aurka egin beharko ditu lanak: Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi, Jon Irazu, Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Jon Rekondo, Ruben Saralegi, Eneko Otaño, Julen Alberdi eta Xabier Zaldua.
Txapelketari dagokionez, kanaerdiko bi enbor, 60 ontzako bi enbor eta oinbiko bi enbor moztu beharko dituzte. Lakuntzan lehen sei postuetan sailkatzen diren aizkolariek urriaren 28an Iruñean jokatuko den finalean aritzeko txartela lortuko dute.