Pentsio duinak aldarrikatzeko bildu dira Bermeon
Bermeoko pentsiodunek pentsio duinak eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo. Hainbat herritar batu ziren dagozkien eskubideak aldarrikatzeko.Goiko Plazan bildu ziren, eta pankarta eta kartelak eskuetan, herri osotik zehar egin zuten manifestazioa. La...
Goiko Plazan bildu ziren, eta pankarta eta kartelak eskuetan, herri osotik zehar egin zuten manifestazioa. Lameran egin zuten geldialdia, Pentsionistak aurrera leloari jarraituz.
Aditzera eman zutenez, aldarrikatzen dituzten eskaerak berberak izaten jarraitzen dute: «1.080 euroko gutxieneko pentsioa edukitzea, Kontsumorako Prezioen Indize erreala ematea, faltsukeriarik barikoa, eta Euskal Herriarentzako pentsioen sistema propioa ezartzea».
Elkarretaratzeak uda garaian eten badituzte ere, datorren irailaren 24ean hasita, berriro astelehenero batzeko hitzordua jarriko dutela adierazi dute. Urriaren 1ean, berriz, Bilbora joateko deialdia egin dute.