Foruko Udalak Baldatika auzoko bidean egindako
hobekuntza lanak amaitu berri ditu. Urtarrilean gertatu ziren
euriteak direla eta bide horretan hainbat kalte izan ziren.
Baldatika auzoa.
Errepidean lur-jausiak emon ziren euriteen ondorioz, eta bide-bazterrak lurraz eta landaratzaz beteta geratu ziren. Hobekuntza lanen barne
bide-bazterrak garbitzeko lanak egin dituzte. Horretarako, hiru kilometrotan zehar lurra eta hondakinak kentzeko eta garbitzeko lanak egin dituzte. Lanak bukatuta, bide azpitik ura igarotzeko bideak garbi utzi dituzte eta bide bazterratan egondako lur-jausiak ere garbitu dituzte.
Jane Eyre Urkieta Foruko Alkateak nabarmendu duenez, “herria egoera onean mantentzeko eta hobetzeko udalaren esku dagoen guztia” egin dute. Hori lortu ahal izateko eskuragarri dituzte “tresna guztiak” erabiltzen dituztela adierazi du Urkietak, “ahaleginak eginez eta denbora eskainiz”. Horren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiko “laguntza eskertzen” dutela esan du alkateak, eta laguntza horiek gabe udaletxe txikiek era horietako ustegabekoei aurre egitea ezinezkoa izango zela adierazi du.
Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako diru laguntzei dagokionez,
11.813,71 euroko laguntza jaso du Foruko Udalak. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiko %90eko diru-laguntza eskuratu dute beharrezko inbertsioari aurre egin ahal izateko, ustegabekoen Dekretoaren bitartez.