Muxikako Ariatza auzoan bihartik domekara ospatuko dituzte santakurtzeak. Errigoitiko Bizkaigane auzoan, ostera, domekan ospatuko dituzte.
Ariatzan, Imanol Enbeita Atxelipe txokoko presidenteak botatako pregoiagaz hasiko dituzte jaiak. Jarraian, bezperada eguneko tradizioari eutsiz, makailao jana eta porra txapelketa izango dituzte.
Domekan ere, ohitura legez amaituko dituzte jaiak: Saragiaren hiletaren antzezpenagaz. Urtero sekretua izaten da antzerkiaren gaia, baina, aurten,
ezkontza berezi bat izango dela aurreratu dute. Bestalde, zapatuko bertso barbakoa da aurtengo berritasun nagusia.
Bestalde,
Bizkaiganeko ardi-txakur txapelketan ere jende asko batzea espero dute, urtero moduan. Izan ere, hitzordu berezia da bertakoentzat zein ingurukoentzat. Goroltzarrik (
Sofi txakurragaz), Joxe Urienek (
Xarpa txakurragaz), Azkorbek (
Sorgin txakurragaz) eta Txiplasek (
Zoli txakurragaz) lehiatuko dute txapelketa.
EGITARAUAK:
ARIATZA (MUXIKA)
BIHAR:
- 20:15. Pregoia eta trikitilariak.
- 20:30. Makailao jana.
- 22:30. Porra Txapelketa (izen ematea 3 euro).
BARIKUA
- 11:15. Meza nagusia Ariatzako koralak abestuta.
- Ostean. Pintxopotea eta trikitilariak.
- 14:30. Herri bazkaria.
- 18:00. Briska Txapelketa (bikoteko 10 euro).
- Ostean. Txokolate jana.
- 22:00. Kontzertua: Dirty Riders.
ZAPATUA
- 11:15. Arimen aldeko meza, Ariatzako koralak abestuta.
- Ostean. Pintxopotea.
- 12:00. Paella prestaketa.
- 15:00. Herriko kuadrillen arteko paella lehiaketa.
- 16:30. Umeentzako jolasak.
- 20:00. Bertso barkakoa, Asier Galarza, Xabat Galletebeitia eta Ibai Amillategi bertsolariek girotuta.
- 21:00. Erromeria Imanol eta Unairekin. Mozorro onenari saria.
DOMEKA
- 11:15. Meza nagusia, Ariatzako koralak abestuta.
- Ostean. Ibarruriko Baso-Txoritxu dantza taldearen saioa.
- 13:30. Saragiaren hileta.
BIZKAIGANE (ERRIGOITI)
DOMEKA
- 11:00. Meza.
- 13:00. Areitio, Julenpo eta Txiplas bertsolarien saioa.17:00. Bizkaiganeko Ardi-Txakur Txapelketa:
-Goroltzarri, Sofi txakurragaz.
-Joxe Urien, Xarpa txakurragaz
-Azkorbe, Sorgin txakurragaz
-Txiplas, Zoli txakurragaz
- Egunean zehar. Trikitixa, txistu eta dultzaina doinuek girotuta.