Hamasei zaldi lehiatuko dira bost egunetan
Nabarnizek 49. Zaldi Proba Txapelketa hartuko du barikutik martitzenera. Lehenengo egun bietan kinttopekoak ariko dira, eta ondorengoetan, librekoakBarikutik martitzenera, Nabarnizko 49. Zaldi Proba Txapelketa jokatuko dute. Bost egunetan banatuta, ham...
Nabarnizek 49. Zaldi Proba Txapelketa hartuko du barikutik martitzenera. Lehenengo egun bietan kinttopekoak ariko dira, eta ondorengoetan, librekoak
Barikutik martitzenera, Nabarnizko 49. Zaldi Proba Txapelketa jokatuko dute. Bost egunetan banatuta, hamasei lehiakide izango dira guztira.Barikuan eta zapatuan kinttopeko zaldiak aterako dira probalekura, eta hurrengo hiru egunetan, aldiz, librean ariko direnak. Domekan lehiatuko dituzten probak 18:00etan hasiko dira, eta gainontzeko egunetakoak, aldiz, 21:00etan.
Baterako zein besterako parte hartzaileek Nabarnizko harria erabili beharko dute, eta zaldien mikrotxip zenbakia ematea derrigorrezkoa izango dute. Zaldien pisaketa saioak hasi baino ordubete lehenago izango direla jakitera eman dute proben antolatzaile Nabarnizko Illuntzar Jai Batzordekoek.
Barikutik martitzenera bitartean lehiatuko diren proba horiek, gainera, Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetarako puntuagarriak izango direla nabarmendu dute.