Erdi Aroko bizimodura buelta, asteburu batez
Beste urtebetez, Euskal Herria Museoak eta lorategiak itxura berezia hartu dute: Erdi Arora salto egin, eta orduko janzkerak, bizimoduak eta tresneriak hartu dute nagusitasuna bi egunez.Jakin-mina daukatenek jakiteko egarria izaten dute, eta horri irte...
Beste urtebetez, Euskal Herria Museoak eta lorategiak itxura berezia hartu dute: Erdi Arora salto egin, eta orduko janzkerak, bizimoduak eta tresneriak hartu dute nagusitasuna bi egunez.
Jakin-mina daukatenek jakiteko egarria izaten dute, eta horri irtenbidea bilatzeko, asetzea baino hoberik ez dago. Informazioz eta ezagutzaz ere asetu daiteke bat. Eta azalpenak alde praktikoaz lagunduta badatoz, gaiak ulertzea eta barneratzea errazagoa izaten da.Erdi Aroaz gehiago jakiteko aukera eman du Euskal Herria Museoak. Hitzordu berezia hartu du asteburuan: zapatu eta domekan, aro horri lotutako kanpalekua jarrita izan dute.
Ume zein nagusientzako jarduerak izan dira, eta horien bidez izan dute garaiko elementu eta bizimoduaz jakiteko aukera. Tailer eta erakustaldiek ere lagundu dute bertaratutakoen jakin-mina asetzen, eta horiei gozarazteko ere izan dute zer eskaini: jokoak, arku tiroa, txotxongi- lo eta ipuin kontalaria, zaldunen janztea… Eguraldi onak, gainera, lorategian egitekoak ziren ekintzak bertan egitea ahalbidetu zuen.