Jakinmina daukatenek jakiteko egarria izaten dute, eta horri irtenbidea bilatzeko, asetzea baino hoberik ez dago. Informazioz eta ezagutzaz ere asetu daiteke bat. Eta azalpenak alde praktikoaz lagunduta badatoz, gaiak ulertzeko eta barneratzeko errazago izaten da.
Umeek ere ondo pasatzeko aukera izan zuten. Argazkia: Euskal Herria Museoa.
Erdi Aroaz gehiago jakiteko aukera eman du Euskal?Herria Museoak. Hitzordu berezia hartu du asteburuan: zapatu eta domekan, aro horri lotutako kanpalekua jarrita izan dute.
Ume zein nagusientzako jarduerak izan dira, eta horien bidez izan dute garaiko elementu eta bizimoduaz jakiteko aukera. Tailer eta erakustaldiek ere lagundu dute bertaratutakoen jakinmina asetzen, eta horiei gozarazteko ere izan dute zer eskaini: jokoak, arku-tiroa, txotxongilo eta ipuinkontalaria, zaldunen janztea… Eguraldi onak, gainera, lorategian egitekoak ziren ekintzak bertan egitea ahalbidetu zuen.