Vueltaren Bizkaiko etapa izan da gaurkoa. Gogorra bezain ikusgarria izateaz gain, aldarrikapenez betetako etapa. Izan ere,
euskal naziotasunaren aldarria agerian utzi dute txirrindularitza zaleek.
Getxoko kirol portuan hasi, eta Bizkaiko Begiratokian amaitu da 17. etapa (157 km). Bakiotik heldu da Busturialdera, eta txirrindulariek Busturialdeko zenbait herri zeharkatu dituzte. Udalerrietako kale zein bide bazterretan batu dira herritarrak, ikurrinak eta euskal naziotasunaren aldeko beste hainbat bandera eskuetan zituztela. Esaterako, Oizerako bidean zein tontorrean jendetza batu da.
Pello Bilbao gernikarra bere herritik pasatzen.
Hala, zaleetako asko
Pello Bilbao Lopez de Armentia gernikarra animatzen aritu dira. Astana taldeko txirrindulariak askotariko animo mezuak jaso ditu bilbidean zehar; lurrean bere izena margotu zuten eta zaleak kartelekin egon dira zaleak. 38. amaitu du gaurko etapa, eta sailkapen orokorrean 42. postuan dago.
Micahel Wood izan da etapa irabazlea, 4 ordu, 9 minutu eta 48 segundoko denboragaz. Dylan Teus sailkatu da bigarren, bost segundora, eta David de la Cruz Melgarejok osatu du podiuma (irabazlearengandik hamar segundora helmugaratu da).
Simon Yatesek lidertzari eusten dio; Alejandro Valverde dago bigarren, 25 segundora, eta Enric Mas Nicolau dago hirugarren, minutu bat eta 22 segundora.