Tradizioari eutsiz, Andra Mari egunez Almika auzoan elkartu dira bermeotarrak

Atzotik hilaren 16ra arte mahoizko arropak kendu barik izango dituzte bermeotarrek. Parrandarako aitzakiarik ez dute falta, eta batzuk lo goxotan zeuden bitartean, beste asko Almikara hurbildu dira eguerdian, oinez zein autoz.

andramariegune

Izan ere, ohitura legez meza entzun, eta protokoloak agintzen duen ekitaldia izan dute. Udalbatzagaz batera, herritar ugari batu da bertan. Ohorezko aurreskua dantzatu eta Bermeoko Erraldoien Konpartsaren ekitaldiaz gozatu dute bildutakoek. Halaber, Xixiligaz argazkiak atera eta haren uleak “lapurtzeko” astia ere izan dute, horrek zorte ona dakarrela sinistuta.

[IKUSI HEMEN GAURKO ARGAZKI GALERIA]

Aurreko asteburuan hasi ziren Almikako jaiak, eta gaur arratsaldean, esaterako, idi probak lehiatuko dituzte bertan. Bestalde, Bermeoko herrigunean, mahai eta karta jokoak, esku pilota partiduak eta umeen danborrada egingo dituzte.

Gauean musika izango da protagonista, baina, aurretik, zerura begiratzeko tartea hartuko dute ume, gazte zein helduek. Izan ere, su artifizialekin eta musikagaz osatutako ikuskizuna eskainiko du Valecea piroteknia etxeak, olatu-horma muturrean.

[IKUSI HEMEN ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIEN EGITARAUA]

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend