Erdi Aroa ezagutzeko hitzordua jarri dute museoan
Erdi Aroko kanpalekua jarriko dute bihar eta etzi, Euskal Herria Museoan. Garaiko bizimodua ezagutzeko jarduerak izango dira aukeran ume zein nagusientzatBeste urte batez, Erdi Aroko itxura hartuko du Euskal Herria Museoak: izan ere, bihar eta etzi kan...
Erdi Aroko kanpalekua jarriko dute bihar eta etzi, Euskal Herria Museoan. Garaiko bizimodua ezagutzeko jarduerak izango dira aukeran ume zein nagusientzat
Beste urte batez, Erdi Aroko itxura hartuko du Euskal Herria Museoak: izan ere, bihar eta etzi kanpalekua jarriko dute inguru horretan. Hala, egun horietan, ume zein nagusientzako jarduerak egongo dira aukeran.Bihar 11:00etan zabaldu eta 19:30ean itxiko dute kanpalekua. Bitartean, garaiko elementu eta bizimoduaz jakiteko aukera izango da, tailer eta erakustaldien bitartez. Esate baterako, Erdi Aroan praktikatzen zen kirurgia eta medikuntza eredua azalduko dute. Tailer eta erakustaldiez gain, izango du zer eskaini museoak iluntzera bitarte: jokoak, arku tiroa, txotxongilo eta ipuin kontalaria, XV. mendeko zaldunen janzkerak…
Domekan zapatuko ordu berea irekiko dute kanpalekua. Egun horretan, baina, 14:00etan itxiko dute. Eta bitartean, Erdi Aroko jokoekin, gaizkile bati egindako jazarpen eta epaiketagaz eta arma erakustaldiagaz gozatzeko aukera egongo da. Hala, bi egun horietan, zer ikusi eta zer ikasi edukiko du museora bertaratzen denak.
Ekintza gehienak museoko lorategian izango direla jakitera eraman dute; dena den, museo barruan ere egingo dituzte zenbait jarduera.