‘Trenza’ erakusketa inauguratuko dute domekan, Eskolondon

Harriak arte garaikideko programaren barruan, Trenza erakusketa jarriko dute ikusgai, Eako Eskolondon. Domekan inauguratu, eta urriaren 14ra arte egongo da bisitatzeko aukera.

Maia Villot da erakusketako komisarioa, eta Beatriz Setien, Claudia Rebeca Lorenzo eta Esti Ibarra dira parte hartzaileak. Hala, horiekin bisita gidatua egingo da domekan, 11:30ean. Ordubete beranduago zabalduko dute erakusketa.

Inaugurazioaren ostean, Miguel A. Garciaren eta Ensembleren (Andrea Berbois, Esti Ibarra, Garazi Navas eta Fernando Ulzion) musikagaz gozatzeko aukera egongo da. 13:30ean hasiko da kontzertua.

Harriak programak herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzea eta artearen inguruko lan eta gogoeta prozesuak ikustaraztea bilatzen du. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako kultur etxeetako hainbat aretotan lantzea aurreikusi dute, “gorabidean datozen artisten eta bitartekarien partaidetzagaz”.

Bisitak. Jakinarazi dutenez, Eskolondoko bigarren solairuko erabilera anitzeko gelan jarriko dute ikusgai aipatu erakusketa; hain justu, astelehenetik barikura bitartean, 17:00etatik 20:00etara.

Dena dela, nahierara ikusteko aukera ere emango dute. Horretarako interesa daukatenek kultura.ea@bizkaia.org helbide elektronikora idatzi edo 649 35 48 34 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend