Txipiroi Swim-III. Eako Kaiharria itsas-zeharkaldia lehiatuko dute bihar
175 igerilarik parte hartuko dute; izen ematea ireki eta lehenengo astean bete zuten gehienezko partaide kopurua. Nagusien proba aurretik, umeen Txipiroitxu Swim proba egingo duteTxipiroi Swim-III. Eako Kaiharria itsas zeharkaldia egingo dute bihar, 11...
175 igerilarik parte hartuko dute; izen ematea ireki eta lehenengo astean bete zuten gehienezko partaide kopurua. Nagusien proba aurretik, umeen Txipiroitxu Swim proba egingo dute
Txipiroi Swim-III. Eako Kaiharria itsas zeharkaldia egingo dute bihar, 11:45ean. Izen ematea zabaldu eta lehen astean bete zuten gehienezko partaide kopurua. 175 igerilarik lehiatuko dute 2.700 metroko proba.Aurretik, baina, 300 metroko Txipiroitxu Swim itsas zeharkaldia egingo dute. 11:00etan hasiko da umeen proba ez lehiakorra. Horiek bihar goizean ere izena eman ahalko dute. Gurasoek baimena sinatzea beharrezkoa da proba egiteko.
Bira Birra Kirol Klubaren kideek herriko jendearengandik duten laguntza eta probaren egunean Ean sortzen den giroa azpimarratu dituzte: «Egun polita izaten da; jai giroa egoten da egun osoan». Beste zeharkaldiak ez bezala, itsaso zabalera ailegatzen den proba da, eta horrek igerilarientzat berezia egiten duela azaldu dute: «Eurentzat polita da, eta itsasoaren baldintzen arabera gogorra izan daiteke». Iaz, esaterako, bertan behera utzi behar izan zuten itsaso sakarraren ondorioz.
Nagusien lehiari dagokionez, neopreno barik doazen lehenengo hiru gizonezkoak eta emakumezkoak sarituko dituzte, bai eta Eako lehenengo gizonezkoa eta emakumezkoa ere. Umeak ere ez dira esku hutsik geratuko; dominak, biserak, zukuak eta gozoki poltsak jasoko dituzte.
Laguntzaileek eta babesleek emandako materialak ere zozkatuko dituzte denen artean.