Ingurumena gehiago zainduko duen argiteria izango du Bermeok
Bermeoko Udalak ingurumena gehiago zainduko duen argiteria kontratua sinatu du Tecunigaz.Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, kontratu berriaren bidez «energia kudeaketaren prestazioa, mantentzea, berme ...
Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, kontratu berriaren bidez «energia kudeaketaren prestazioa, mantentzea, berme osoa eta herriko argitegia berritu eta hobetu» gura izan dituzte. Horrez gain, energia gutxiago gastatzeko zein energia berdeak bultzatzeko inbertsioak egingo dituzte.
Alkateordeak adierazi duenez, «erabiliko den energia guztia, energia berdea izango da». Argindarra iturri berriztagarrietatik eta eraginkortasun handiko kogeneraziokoetatik ateratakoa» izango dela gaineratu du Ibarrolazak. Instalazioen eraginkortasun handiari esker, «energiaren %63 aurreztuko» dute.
Era berean, argi kutsadura ezabatzea lortuko dutela nabarmendu du: «FHSa gutxituko denez, gauez zerua hobeto ikusi ahal izango da».
Herriak energiaren eta argindarraren politika berdeagoaren aldeko apustua berretsiko duela aldarrikatu du. Eta era horretan, modu erangikorrago batean ingurumena «zaindu eta etorkizunerako babestu» ahalko dutela adierazi du.