Gernika Jai Alai Grand Slamaren lehen finalaurrekoa lehiatuko dute

Gernika Jai Alai Grand Slamaren A multzoko finalerdia lehiatuko dute bihar gauean. Zesta ikuskizunaren aurretik, Jai Alai & Music ekimenaren barruan, Eskilarapeko Jazz Trioren doinuekin hasiko dute gaua, 21:00etan.

Ondoren, lagunarteko partiduaz gozatuko dute Jai Alai frontoira bertaratzen direnek. Alberdi gernikarrak eta Salegi markina-xemeindarrak Lesbats bai- onarra eta Etxeberri biarriztarra izango dituzte aurkari.

Jarraian, aurtengo Grand Slamaren lehen finalaurrekoaren txanda izango da. Jai Alive enpresako Egiguren-Irastorza eta Olha-Etcheto bikoteak ariko dira zein baino zein gehiago, abuztuaren 11ko finalerako txartelaren lehian. Azken horiek ezustekoa eman zuten aurreko asteburuko final-laurdenean, Olharan eta Lopez iazko bikote irabazlea txapelketatik kanporatu baitzituzten. Biharko partiduak ikusmina sortu du, eta ikuskizun ikaragarria itxaroten dute zaleek.

Gaua musikaz borobiltzeko ardura DJ Skywalkerrek izango du.

B multzoko finalerdia abuztuaren 4an lehiatuko dute, eta bi gernikar egongo dira aurrez aurre. Goikoetxea-Lekerika eta Beaskoetxea Ekhi bikoteek ere duten onena eman beharko dute final handirako sailkatzeko.
Ez dago iruzkinik
iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend