Boleibol jokalariek hitzordua daukate Karraspioko hondartzan
24. Hondartzako Boleibol Txapelketa antolatu du Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldeak. 09:00etan hasiko dira nagusien norgehiagokak. Zuzendaritza Batzordea berritu du taldeak24. Hondartzako Boleibol Txapelketa herrikoia jokatuko da martitzenean, Mende...
24. Hondartzako Boleibol Txapelketa antolatu du Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldeak. 09:00etan hasiko dira nagusien norgehiagokak. Zuzendaritza Batzordea berritu du taldeak
24. Hondartzako Boleibol Txapelketa herrikoia jokatuko da martitzenean, Mendexako Karraspio hondartzan. 09:00etan hasiko dira Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldeak antolatutako norgehiagokak. Ordu horretan, 15 urtetik gorako nagusien mailakoak hasiko dira jokoan, 2?2 formatuan. 10:00etan, berriz, txiki boleia edukiko dute 14 urtetik beherako gaztetxoek 3?3 formatuan jokatuko dute.Txapelketan parte hartu nahi dutenek marierrota@gmail. com helbidera idatzi dezakete, txiki bolei txapelketarako, berriz, bertan egunean ere eman ahalko dela izena jakitera eman dute antolatzaileek, 09:30erako. Bikote mistoentzat ezustekoa egongo dela aurreratu dute.
Aldaketak
Bestalde, zuzendaritza berria izango du Marierrota Boleibol taldeak. Marierrotako jokalari nagusiek hartu dute taldearen gidaritza. Taldearen orain arteko filosofia bera mantenduko dutela azaldu dute batzorde berriko kideek. Horrela, betiko modura, Marierrotaren izaerari eutsiko diote taldea osatzen duten guztien artean: boleibola herrian eta eskualdean zabaltzeko asmoz lanean jarraituko dute, betiere kirola egiteagaz batera, pertsonak hezitzea eta lagun berriak ezagutzea helburu izanik.
Zazpi lagunek osatzen dute Zuzendaritza Batzorde berria: Udane Lauzirika da lehendakaria, Aitor Zarragoitia lehendakariordea, Leixuri Plaza idazkaria, Iratxe Odriozolak eramango ditu diru kontuak eta Maialen Abasolo, Leire Lauzirika eta Amaia Canales izango dira bokalak.
Batzorde berriak eskerrak eman dizkie aurreko batzordean egondako guztiei, orain arte egindako lanagatik, eta gogoan eduki dituzte bai eta ere jokalari, guraso eta taldea aurrera eramaten lagundu duten guztiak. «Etapa berri hau ilusioz beteta hasten dugu. Taldea zabalik dago eskua bota nahi duten guztientzat, eta edozein laguntza eskertuko genuke».
Guztira, 80 bat neska-mutil ibili dira Marierrotan. Euskal Ligan aritu dira nagusiak, beste maila guztiek, berriz, Bizkaiko Ligan lehiatu dute. Nagusien taldeak, gainera, denboraldi bikaina egin du, eta modu horretan Euskal Ligako lehenengo mailara igotzea lortu du.