Bermeoren ondare arkitektonikoa ezagutarazi nahi dute
Bermeoko Udalak XX. mendeko udalerriko ondare arkitektonikoa ezagutzera emateko bideoa sortu du.Bermeoren historian «arkitekto ospetsuak» izan direla azaldu dute Aingeru Astui Bermeoko Kultura zinegotziak eta Bego Gangoiti Turismo teknikariak. «Hori...
Bermeoren historian «arkitekto ospetsuak» izan direla azaldu dute Aingeru Astui Bermeoko Kultura zinegotziak eta Bego Gangoiti Turismo teknikariak. «Horiek utzitako ondarea benetan interesgarria» dela azpimarratu dute, bai arkitektura zaleentzat zein gainerako herritarrentzat.
Astuiren berbetan, bitxia izan arren, sasoi berean goi mailako hiru arkitekto bermeotar egon ziren: Pedro Ispizua, Fernando Arzadun eta Teodoro Anasagasti, hain zuzen.
Bisitariei ez eze, bermeotarrei eurei ere eraikin berezi horiek ezagutzera emateko, udalaren turismo webgunean (www.bizibermeo.eus) argitaratu dute bideoa. «Egunero ikusten dugunari batzuetan ez diogu behar besteko jaramonik egiten».
Gangoitik jakitera eman duenez, etorkizunean ere herriko beste arlo batzuk jorratuko dituzten antzerako bideoak egiteko asmoa daukate.