Bermeoko EAJk «gogobetez» hartu du portuko plan berezia
Bermeoko EAJk bere «gogobetetasuna» adierazi du Eusko Jaurlaritzak Portuko Plan Bereziaren aldaketagaz eman duen urratsagatik, eta erabaki horrek «portuaren eta herriaren arteko interakzio hobea» ekarriko duela uste du.«Eusko Jaurlaritzak Bermeoko...
«Eusko Jaurlaritzak Bermeoko herritarron eskariei erantzun die, Plan Bereziaren hirugarren aldakuntza aspalditik eskatu dugun gauza izan delako», baieztatu du Aritz Abaroa Bermeoko EAJren bozeramaileak. Aldaketa horiek «gune horretako ingurumenaren kalitatea hobetzea» ahalbidetuko duela adierazi du jeltzaleak.
Planean biltzen diren aldaketak Txibitxaga, Santamañe eta Kurtzio guneetako bizilagunek egindako eskariaren ondorioz egingo direla, baina ekarriko dituen hobekuntzak «udalerri osoarentzat» izango direla uste dute jeltzaleek: «Aintzat hartu behar da Bermeokoa bezalako portu txiki batean erabilera ezberdinak elkarrengandik oso hurbil kokatuta daudela».
Aukera berriak
Bermeoko portuan etorkizunera begira garatu ahal izango diren erabilera eta jarduerak berrantolatzeak eta zehazteak «aukeraz betetako leihoa» ireki duela azaldu du Abaroak. EAJk portuko elementuen antolaketa berriak bestelako jarduera ekonomikoak erakartzea espero du, ingurua eta toki garapena dinamizatzeagaz batera.