Ingurumena gehiago zainduko duen argiteri kontratua sinatu du Bermeoko Udalak

Kontratuaren bidez, “argiteria publikoa merkeagoa” izateaz batera “ingurumena gehiago errespetatzea” lortuko dute.

Benito Ibarrolaza Bermeoko Alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, Bermeoko Udalak Tecunigaz duen kontratu berri honen bidez “energia kudeaketaren prestazioa, mantentzea, berme osoa eta herriko argitegia berritu eta hobetzea” bilatuko du.

Alkateordeak adierazi duenez, kontratu berri horrekin “hainbat hobekuntza” edukiko dituzte. Izan ere, “erabiliko den energia guztia, energia berdea izango da”. Argindarra “iturri berriztagarrietatik eta eraginkortasun handiko kogeneraziokoetatik ateratakoa” izango dela gaineratu du Ibarrolazak. Instalazioen eraginkortasun handiari esker, “energiaren %63” dutela azaldu du: “herriko luminarien %70a LED motakoa izango da eta horien argi-tonua Urdaibaiko Biosferaren Erreserba babestekoa modukoa izango da”. Ikusmenean ondorio kaltegarri gutxiago eragingo dituzte.

Era berean, “argi-kutsadura ezabatzea” lortuko dute: “FHSa gutxituko denez, gauez zerua hobeto ikusi ahal izango da”. Horrez gain, instalazioak hobetuko dira, “arazoak gutxituz”, eta arazoren bat sortuz gero “arinago erantzun” ahalko dutela nabarmendu du.

“Gure herriak energiaren eta argindarraren politika berdeagoaren aldeko apustua berretsiko du”, aldarrikatu du Ibarrozalak. Horrela, gure ingurumena “zaindu eta etorkizunerako babestu” ahalko dutela, adierazi du Ibarrolazak. Kontratuaren eta eskainiko dituen zerbitzu berriei buruzko informazioa emateko esku-orriak banatu ditu udalak.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend