Salbuespeneko kartzela politiken aurkako elkarretaratzea, gaur
Salbuespeneko kartzela politiken aurkako elkarretaratzea egingo dute Busturian, gaur. Busturiko Sarek egingo duen lehenengo ekintza publikoa izango da gaurko elkarretaratzea.Hain justu, Axpe auzoko autobus geltokiaren aurrean bilduko dira 20:00etan. Bi...
Hain justu, Axpe auzoko autobus geltokiaren aurrean bilduko dira 20:00etan. Bizkaia mailan euskal presoak sufritzen ari diren isolamendu kanpaina salatzeko ekimena egiten ari dira, eta Sareko kideek gai hori eskualdera ekarri nahi izan dutelako antolatu dute gaurko mobilizazioa.
Euskal presoen %94ri isolamenduaren lehen gradua ezartzen dietela salatuko dute ekimenaren arduradunek. Eta erregimen hori espetxeko biztanlego osoaren %1ari bakarrik ezartzen diotela nabarmendu dute Sareko kideek.
Erregimen horretan dauden presoek 20 ordu inguru ziega batean igarotzen dituztela azaldu dute Sarekideek, «aktibitate murriztuagaz, komunikazioen kontrolagaz eta bide judizialean aurrerapausoak emateko ezintasunagaz».
Isolamendua «erregimen latzen artean latzena» dela diote, eta legearen arabera, hamalau egunez bakarrik luzatu ahal den arren, erregimen hori 31 euskal presori «hilabete eta urte luzez» ezartzen dietela salatu dute.
Deialdi zabala
Presoen eskubideak «baldintzatuta» daudela azaldu nahi diete Sareko kideek herritarrei, eta horren harira, Busturiko herritar eta talde guztiak gonbidatu nahi dituzte gaurko elkarretaratzera, «deialdi zabala» eginez.
Etorkizunean ere Busturiko Sare ekimenaren jokatzeko modua hori izango dela jakitera eman dute.